XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beren egintzak hauxe ziren.

Ahalik eta etsaiari arma gehienik hartu; komunikabideen eta garraiobideen segurtasuna nahasi, baina benetako gudu handiei ihesi egin; herri oso batez jabetzea ez saiatu; gauaz agertu egunaz desagertu.

Nola egiten zuten: telefonu ta argi pezoinak desegin; bideetan minak jarri, oroz gain, frantsesek igaro behar zutenean; gauaz frantses gaztelu baztertuak tirokatu, urrundik, etsai soldadoen aspertzeko; eta guztien gain enboskadak egin, arratseko ordutan, bizpalau automobila mendietan gora datozenean, ala barranko batean sartzen direnean, ala sasi handien artean dabiltzanean, hirur FM-en su artean hartzeko, gero erdi ilunpean harmak har eta ihes egiteko.

Horiek Dahra mendietan ikusten ziren gudumoldeak.

Frantsesak gehiago izanki Mudjahidak gaizki erabiliak ziren (garai berean zibilak ere), hortakotz FLN-ak lurpeko aterbe, ospitale ta janari tokiak eratu zituen, batzutan sasi azpietan besteetan matmorra, soto zaharretan.

Behin hola lau mila frantsesek iluntze batean laurogei mudjahid inguratu zituzten, biharamenean ez zuten bat ere arrapatu; gerla hortan ihes egitea ezta lotsor izatea baina beharrezkoa.

Mudjahidak militar jauntziekin zebiltzan arma automatikuekin, muzbel-ak menditarrez jauntzita, txispeekin.

Preso hartuak zirenean, bigarrenak askozaz gaizkiago tratatuak ziren, aitorrerazteko egiten zitzaien tormentuez kanpo ere.

Han nengoenean bakegintza hasia omen zen.